sábado, 25 de octubre de 2008

HEMENTXE aldizkaria


HEMENTXE Andoaingo aldizkariak karaktere trimestrala du. Tirada bakoitzean 5.500ejenplare egiten dituzte eta gainera etxera dohainik bidaltzen dute. Aldizkaria euskaraz eta erdaraz idatzia dago.


Hementxe Andoaingo aldizkaria 1988an eratu zen bi gazteen eskutik. Hasiera batean, literaturagatik eta arteagatik zuten maitasunagatik hasi zuten, eta ez zuten pentsatzen gaur arte iraungo zuenik. Deus jakin gabe hasi ziren idazten. Ez zekiten zer zen maketazioa, ezta konposizioa, ezta fotolitoak etab. Hala ere, aurrera ateratzea lortu zuten, eta behin ale batzuk publikatu ondoren Andoain herrian bertan, inguruko herrietara ere zabaltzea otu zitzaien. Lasarten bota zuten tirada bat, baina ez zuen arrakastarik izan. Hernanin ordea, zorte hobea izan zuten, eta 6urtez bertan ere publikatzea lortu zuten.

Aurten beste erronka bati ekin diote, izan ere, azala koloretan inprimatzen jarraituaz eta iragarkien inguruko prezio berdina mantenduaz, %20eko igoera proposatu dute aldizkari osoa koloretan izan dadin. Horrela, kalitatea handiagoa izango da, eta iragarkiak koloretan izateak ere onurak dakartza iragarleentzat.


Finantziaketa

Aldizkari hau, Andoaingo komertzianteek finantzatzen dute, bertan iragarkiak ipiniaz. Esan daiteke, Gipuzkoa osoko aldizkari independiente eta libre bakarra dela komertzio txikiei bakarrik esker aurrera ateratzea dena.


Laguntzaileak

Hementxeren traiektorian, Andoaingoak 21 urtez eta Hernanikoak 6urtez,100 pertsona ingururen interesik gabeko kolaborazioarekin kontatu izan du.


Parte hartu nahi izan ezkero beraiekin kontaktuan jartzea besterik ez dago:




Telf.: 943 696 221

No hay comentarios: