miércoles, 15 de octubre de 2008

TOP 7

1--> www.emule.emule.etc
Nire ustetan, hau da programarik erabilgarriena eta horregatik eman diot lehen posizioa. Bertan, edozein artxibo mota jaisteko aukera dugu : AVI, JPEG, ZIP, MP3...Eta hau oso baliagarria zaigu gure lanetarako edo beste edozein gauzetarako.

2--> www.google.es
Hurrengo postuan, google bilatzaile famatua jarri dut. Alde batetik, edozein gauza bilatzeko aukera ematen duelako, eta gainera oso era sinplean. Eta bestetik, aukera ematen dizulako ea zein hizkuntzatan jarri nahi dezakezun bai orria eta baita bilatu nahi duzun informazioa ere.

3--> www.youtube.com
Web gune honetan, bertara igotako bideoak ikus ditzakezu, eta baita zeure propioak igo ere. Oso baliagarria izan daiteke komunikazioaren mundurako, eta esan behar da egun izugarrizko arrakasta duela.

4--> bitcommet
Programa hau, eMule-ren oso antzekoa da. Honek ere, hainbat programa jaisteko aukera ematen du. Desberdintasuna zera da, oso ezaguna ez denez, batzuetan arazoak egoten dira programak jaisteko edota ez dira egoten. Baina bestela, egon ezkero, askoz denbora gutxiago behar du eMulek baino gauzak jasiten.

5--> www.facebook.com
Herramienta sozialtzat hartzen da. Egun oso ezaguna da bai gazteen eta baita helduen artean ere. Programa honek, zure lagunekin kontaktatzea ahalbidetzen dizu eta baita oraindik ezagutzen ez dituzun pertsonekin ere kontaktatzea duzu.

6--> www.mogulus.com
Telebista kate bat sortzeko programa bat da. Guk geuk erabili dugu klaseko praktika bat egiteko, eta esan behar da oso erabilgarria dela komunikaziorako. Gainera, zure gustura duzu moldatzea eta hori eskertzekoa da.

7--> www.euskaltube.com
Euskaldun batek sortutako egitasmoa. Youtubek bezala funtzionatzen du baina ezberdintasuna bertako bideoak euskaraz direla da.

1 comentario:

REKALDE dijo...
Este comentario ha sido eliminado por el autor.